INGURUA

Aginaga Hotela toki paregabea da Gipuzkoak eta Euskal Herriak eskaintzen duten guztia ezagutzeko. Donostiatik 10 minutura bakarrik dagoen gure hotela toki pribilegiatuan dago, mendi berdeak, hondartzak eta gastronomia ezaguna uztartzen dituen ingurunean.

Aginaga Hoteletik gertu autobus-geraleku bat dago, eta bertatik abiatu zaitezke Gipuzkoako kostaldea ezagutzeko edo Euskal Herriaren barnealdean murgiltzeko. Baina, batez ere, Gipuzkoako hiriburua, Donostia, ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu, bere edertasunaz eta bertako kulturaz eta gastronomiaz gozatu ahal izateko.

Donostia-San Sebastián

Autoan 20 bat minutuan iritsiko gara Kantauriko perlara: Donostiara. Toki paregabea da pintxorik onenak jateko, Kontxako badiara begira paseo erromantikoak emateko, museoak eta benetako euskal sukaldaritza eskaintzen duten jatetxe enblematikoak bisitatzeko eta kultura-ekintza zoragarriez (Zinemaldiaz, Jazzaldiaz, Musika Hamabostaldiaz…) gozatzeko; gure hiria nazioartean turismoaren erreferente bihurtu duten xarmetako batzuk baino ez dira!

https://www.sansebastianturismoa.eus/

Zarautz

Surfa gogoko baduzu, Zarautzen duzu zure esperientzia beste maila batera eramateko olatu ikusgarriak dituen hondartzarik zabalenetako bat. Baina Zarautzek ez ditu hondartza eta olatuak bakarrik, gastronomia paregabea ere eskaintzen du (Karlos Arguiñano jatetxea) bai jatetxeetan bai bertako malekoian zehar.

https://www.turismozarautz.eus/

Balenciaga Museoa

Getarian nazioarteko modan erreferentea izan den Cristobal Balenciagari eskainitako museoa aurkituko duzu. Getarian jaio zen eta goi-mailako joskintzaren kontzeptua berritzen eta gaur egun oraindik ere mundu osoko moda-marka nagusien inspirazio-iturri den estiloa markatzen jakin zuen XX. mendeko jenio honen atzera begirako erakusketa dago bertan.

https://www.cristobalbalenciagamuseoa.com/

Getaria

Getarian nazioarteko modan erreferentea izan den Cristobal Balenciagari eskainitako museoa aurkituko duzu. Getarian jaio zen eta goi-mailako joskintzaren kontzeptua berritzen eta gaur egun oraindik ere mundu osoko moda-marka nagusien inspirazio-iturri den estiloa markatzen jakin zuen XX. mendeko jenio honen atzera begirako erakusketa dago bertan.

https://www.getariaturismo.eus/

Donostiako Aquariuma

Donostiako Aquariumak 100 urtetik gorako historia du. Bertan 31 akuario baino gehiago daude Kantauri itsasoari eta Atlantikoari eskainitako solairuan eta espezie tropikalei eskainitako bigarren solairuan banatuta, eta, zalantzarik gabe, horixe da erakargarri egiten duen gauzetako bat.

Horien guztien artean, tanga handia, Ozeanarioa, nabarmentzen da, eta 360º-ko tuneletik Kantauri itsasoko eta Atlantikoko espezie ugari ikusi ahal izango dituzu, horien artean bi zezen-marrazo ikusgarri.

https://aquariumss.com/

Paseoa barkuan Zumaiatik

Gehien gomendatzen dugun esperientzietako bat Zumaiatik barkuan ibilalditxo bat egitea da, bertako Flyscharen, milioika urtean zehar eratzen joan diren eta gure planetaren historiaren lekuko naturalak diren harkaitz-formazioen, edertasuna miresteko. Gainera, film askoren eta guztiontzat oso ezagunak diren hainbat serieren eszenategia ere izan da, bertan filmatu baitira, besteak beste, Juego de Tronos eta Ocho apellidos vascos komedia ezaguna.

https://geoparkea.eus/

Guggenheim Bilbao Museoa

Autoan ordubetean irits zaitezke Bilboko Guggenheim Museo ikonikora. Bere forma bereziek modernotasun-aire berria eman zioten Bilbori, eta horrek goitik behera aldatu du hiria. Erakusketa iraunkor bat eta urtean zehar egiten diren aldi baterako erakusketak hartzen ditu. Kultura-esperientzia osoa Bilboko ibaiadarrera begira zure eguna biribiltzeko.

https://www.guggenheim-bilbao.eus/

AGINAGA IRUDITAN

@aginagasagardotegia

Aginaga auzoa
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Reservar